top of page

Gure ingurua

Saturrarango kanpina Mutriku eta Ondarru herrien artean kokaturik dago. Izena, bertan dagoen hondartzatik hartzen du.

Bizkaiarekin muga egiten duen hondartza ederra eta basatia. Bi haitzen forma bitxia nabarmentzen da inguru horretan. Kondairak dioenez, Satur eta Aran maitaleen itxura dute. 300 metroko luzeerako hondartza lasaia atsedena hartzeko aproposa. Bertatik eskilara batzuk igo eta hurrengo 7 hondartzetara joateko aukera. 

Bi herrien bitartean dago Saturraran, Mutriku eta Ondarru.

 

Mutriku da lehenengo herria. XV, XVI eta XVII. mendeetako jauregi eta dorreak ikus ditzake bisitariak. Txurrukaren (Trafalgarreko gudako heroia) jaioterria. Bere portua Gipuzkoako zaharrenetarikoa, aintzina baten baleak arrantzatzen zituzten. 1995ean, Alde Zahar historikoa izendatua izan zen.

 

Bigarren herria, Ondarru, Bizkaiako lehen herria. Itsasoarekin harreman estua eta  Euskal Herriko porturik garrantzitsuenetarikoa. Bertan, hamaika bat jatetxe eta taberna kalitatezko produktuak dastatzeko aukera paregabea izango duzue.

​

Ondarrun jateko gomendioa 

https://www.sutargi.com/es/

 

​

Mutriku portua_edited.jpg
bottom of page