top of page
DJI_0160_edited.jpg

Ongi etorri

Zatoz Euskal Herriko txoko polit honetaz gozatzera

Gure ibilbidea

1964ko uztailaren 7an hasi zen Saturrango kanping honen ibilbidea, San Fermin egunez. Urte guzti hauetan milaka bisitari hartu ditu historiaz beteriko euskal kostaldeko txoko berezi honek. Gipuzkoa eta Bizkaia artean kokatuta, Saturraran inguruetara etorri zareten bidaiariak gustu handiz hartu ditugu beti Arbelaitz baserriko belarguneetan. Atsegin handiz lagundu diogu edozeren eskean etorri izan den edonori, guretzat lan hau negozio soila baino gehiago baita. Alkorta familian San Fermin egun hartan hasitako ibilbidea belaunaldiz belaunaldi pasatu dugu, honekin bizitza eredu bat eskuz esku transmitituz. Bihotzez espero dugu gure etxean eroso egongo zarela, ongi etorri!

Saturrarango hondartza eta inguruak

Saturrarango hondartza eta inguruak

Home: Testimonials
bottom of page